XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ABADIÑO - BIZKAIA / CARASOL ETA CARACOL Gerra denbora da.

Soloa Txiki Belgikara eramaten dute hamabi urtekin.

Bueltan Mendiolako eskolara doa.

Han maistrak Cara al sol agintzen du.

Behin Soloa Txikik Caracol kantatzen du.

Maistra haserretzen da eta galdetzen dio: - Sabe usted santiguarse? Mutila ere haserretzen da galdera horrekin.

Hormatik salto egiten du.

Cabrona! esan eta ihes egiten du.

Gero Axpeko eskolara hasten da.

Han ere hark Caracol kantatzen du.

Behin eskolako haurrak Bilbora eramaten dituzte Pelayos aktura.

- Joango al naiz, ama? - eskatzen du mutikoak.

- Bai.

Joan, ume - erantzuten dio amak.

Amak txapel eder bat jazten dio.

Baina gero haurrei txapel gorria jazten diete.

Soloa Txikik txapel gorria bota egiten du.

Orduan egurra ematen diote.

Soloa Txikik etxera ihes egiten du.

Amak galdetzen dio: - Nola hator (zatoz) hain arin, seme?